XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

iguzu egun gure eguneko ogia;
barka zagutzu gure zorrak
guk gure ganat zordun direneri
barkatzen dioztegun bezala,
eta ez gaitzazula utz
tentamendutan erortzerat,
bainan begira gaitzazu gaitzetik.

Apezak bakarrik:
Begira gaitzazu, Jauna, gaitz guzietarik
lehengo, oraiko eta gerokoetarik.

Ararteko dugula Maria Jainkoaren ama saindua,
lorios eta beti-birjina,
bai eta zure Apostolu Jondoni Petri eta Paulo,
Andres eta Saindu guziak:
eman, Othoi, zure bakea oraiko egunetan.

Zure bihotz onak lagun gaitzala,
libra beti bekatutik
eta nahigabe guzietarik begira.

Zure Seme Jesu-Kristo gure Jaunaren bidez
zurekin baita bizi eta zurekin errege
Izpiritu Sainduarekin bat
Jainko menderen mendetan.
Amen.

OGIAREN PUSKATZEA

Jaunaren bakea
dagola beti
zuen baitan.
Eta zure Izpirituan.

JAINKOAREN BILDOTSA, munduko bekatua kentzen duzuna, Urrikal zakizkigu.